Kritika. Musika

Txikiaren handitasuna

Arkaitz Mendoza.
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
La Petite Bande

Zuzendaria: Sigis wald Kuijken. Egitaraua: Kaspar Forster, HeinrichSchutz eta Dietrich Beckerren obrak.Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma.Eguna: Abenduaren 19a.

XVII. mendeko lehen arrastoetan Heinrich Schutz konposatzaile alemaniarraren musika lehen mailakotzat sailkatzen zen. Egitura sintaktiko eta musika atalen ebazpenean berebiziko ahalmena nabarmentzen zuen, harmoniaren eta melodiaren arteko nagusitasun lehia oreka puntu hobezinean mantenduz. Hurrengo belaunaldian Alemanian bertan jaio zen Johann Sebastian Bach handiaren itzala gehiegitxo izan zen Schutzentzat, baina horrek ez dio bere musikari kalitate ñabardurarik kentzen.

La Petite Bande deritzon musika talde belgikarrak garaiko instrumentuak plazaratu zituen, barrokoaren lehen hastapenak diren musiken arima gertutik biziarazteko. Instrumentu delikatuak dira, obra bat hasi baino lehen bereziki afinatu behar direnak, tenperatura eta hezetasunak guztiz kaltetzen baitu beraien afinazio esparrua. Halere ez ziren oso argi ibili afinazio kontu hauetan kontzertu osoan zehar, eta gaur egungo tronboi eta tronpeten parekoak izango liratekeen sacabuche eta kornetoen inguruan finkatu beharreko afinazioa harizko instrumentuetan guztiz galduta baitzebilelako. Egonkortasun falta eta artikulazioen txertaketan prezisio ahula izan zuten.

Berezko abesbatza du Petite Bande orkestrak eta jator ibili ziren. Ez dira sekulako ahots finak, baina orkestrarekin batera, lan polita garatu zuten. Schutzen SWV403 obran eta SWV396 kantata txikian gizonezko ahots interesgarriak entzuteko aukera izan genituen, soprano eta kontratenor apalago batzuekin alderatuta. Becker eta Forster musikagileen arrastoak egitaraua betetzeko ederki aukeratu zituen Kuijken maisuak, nahiz eta balio artistikoan txiro izan.

Eguberrietako Oratorio handia bigarren atalean egituratu zen eta hor soprano bakarlari itsuaren ahots xumeaz gain, talde osoa bikaintasunean aritu zen, bosgarren txatalean baritono eta baxuek ederki asko deskribatu zuten apaiz gorenen deiadarra azpimarratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.