Donostiako 59. Zinemaldia. Kritika. Zinema

ztinetik, bizitza

gorka erostarbe leunda
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
'El cuaderno de barro'

Zuzendaria: Isaki Lacuesta.Gidoia: Isaki Lacuesta. Partehartzaileak:Miquel Barcelo, Josef Nadj, Amo Pegnere Dolo...

Koadro amaigabe bat iruditu zitzaigun Los pasos dobles Sail Ofizialean aurkezturiko filma. Koadro hura osatzera dator Zabaltegin aurkezturiko El cuaderno de barro. Ez du lana erabat biribiltzen, baina beste neurri bat ematen dio. Osagarri dira, nahiz eta erabat ez osatu. Miquel Barcelo margolariak Malin duen lantegian —bolada luzeak egiten ditu han duela 20 urtez geroztik— nola lan egiten duen azaltzen du ordubete irauten duen filmak, eta ezinbestean Victor Erizeren El sol del membrillo gogora ekartzen du. Bere sorkuntza bertako paisaiara eta gizartera naturaltasunez moldatzen du Barcelok, buztina bezain moldagarri azalduz. Buztinez egindako performance bat da, hain zuzen ere, dokumentalaren bigarren ardatza, Josef Nadj koreografoarekin batera herrikideen aurrean antzezten duen performance iradokitzaile bat. Buztina erabiltzen Malin ikasi zuen Barcelok. Buztinetik, sorkuntza; eta sorkuntzatik, bizitza. Lacuestak ere buztin izaten dakiela erakutsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.