Hamargarren urteurrena du Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak. Eta, urteurrenaren harira, kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldi bat antolatu dute Azpeitiko 'Sanagustin kulturguneak 10 urte' herri batzordeak eta Jakin fundazioaka. Kultur artikulazioaren gaia da jardunaldiaren ardatza, eta kultur artikulazio hori nondik, zertarako eta nola egituratzen den xehatu dute. Hortik jardunaldiaren izena: 'Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola'.