ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Iratxe Jaioren eta Klaas van Gorkumen obra da hau.
Bukaera sortzen (I)
'2018ko maiatzaren 4a. Burrunba baretuta, arrasto bezala, legea'
Iratxe Jaio (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976). Klaas van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975). 2001etik egiten dute lan elkarrekin. Euren lanean, egiletzari, kultur identitateari eta ekoizpen harremanei buruzko ideia komunak aztertu eta zalantzan jartzen dituzte. 2008an Gure Artea saria jaso zuten, eta hainbat erakusketa egin dituzte, hala indibidualak nola kolektiboak. 400M liburuaren egileak ere badira. BERRIArentzat sortu dute 2018ko maiatzaren 4a. Burrunba baretuta, arrasto bezala, legea obra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu