Zinema

'Agur, Etxebeste!' filmak 22.000 ikusle izan ditu lehen hamar egunetan

Zuzendariak hainbat zinema aretotan izan dira lana aurkezten.

Agur Etxebeste! pelikulako pasarte bat. BERRIA
Miren Garate.
2019ko urriaren 9a
13:44
Entzun

Aupa, Etxebeste! egin eta hamalau urtera, irailaren 27an estreinatu zuten Agur ,Etxebeste! Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek. Lehen hamar egunetako ikusle kopuruari buruzko datuak eman dituzte: 22.000 lagun baino gehiago joan dira aretoetara. Euskarazko filma da, eta euskara hutsean edo gaztelaniazko azpitituluekin ikusteko aukera dago, aretoak erabakitakoaren arabera.

Zuzendariek beraiek aurkeztu dute lana zenbait tokitan, eta "ondo pasatzeko filma" dela nabarmendu dute. Agur, Etxebeste!-n ere, Etxebeste familia muturreko egoera batean jarri dute zuzendariek, gizarteari kritika eginez.

Hain zuzen, Patrizio Etxebestek alkatea izateari utzi behar dio denboraldi baterako. Bihotzekoak eman diola jarri du aitzakia gisa, baina arrazoia beste bat da: inguruko herrietako udaletxeetan ustelkeria kasuak atera dira argitara, eta hainbat atxiloketa egon dira. Patriziok eskuak garbi ez dituenez, bolada baterako bizitza publikotik irteteko erabakia hartu du. Alkate karguan konfiantzazko norbait behar du, eta emaztea izendatuko du alkate. Baina Maria Luisa, udaleko funtzionamenduaz nazkatuta, gauzak aldatzen hasiko da, eta, orduan, erabaki ona hartu ote duen zalantzan jartzen hasiko da Patrizio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.