'Balentziaga auziko' epaiketa atzeratu dute, auzipetu nagusiaren osasun arazoen ondorioz

Hemendik sei hilabetera berriz aztertuko dute Mariano Kamio Getariako (Gipuzkoa) alkate ohiaren egoera; apirilaren 4an astekoa zen Balentziaga Museoa eraikitzeko orduan gertatutako ustezko irregulartasun eta delituen epaiketa

Mariano Kamio, 2008ko Balentziaga Fundazioko lehendakariorde eta Berroeta Aldamar elkarteko kudeatzaile zenean. UROLA KOSTAKO HITZA
gorka erostarbe leunda
2018ko martxoaren 27a
18:43
Entzun

Donostiako Zigor Arloko 2. Epaitegiko epaile titularra da Santiago Romero Buck-Arstad, eta hark erabaki du apirilaren 4an hastekoa zen Balentziago Auziko epaiketa atzeratzea, auzipetuetako baten osasun arazoak direla-eta. Iragan otsailaren 16an, Mariano Kamioren —Getariako alkate ohi eta auzipetuetako bat— abokatuak bere bezeroa gaixorik zela argudiatu zuen, eta ondorioz, Auzitegi Medikuntzako Institutuak epaiketara ez joateko gomendioa egin zion. Epaiketa apirilaren 4an hasi eta hilaren 13ra bitartean egitekoa zen, goiz eta arratsaldeko saioetan. Gipuzkoako Fiskaltzak ere bat egin du epaiketa atzerako erabakiarekin, "faktore estresanteak" Kamiori eragin diezaiokelela esanez.

Epaileak gaur adostu du hitzezko lehen bista "gutxienez sei hilabetez" atzeratzea. Orduan berriro egingo diote azterketa forentsea Kamirori, eta erabakiko dute epaiketarekin hasi edo ez.

Gipuzkoako Fiskaltzak lau delitu egozten dizkio Kamiori: kudeaketa desleiala, bidegabeko jabetza, agiri merkantilak faltsutzea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea. Fiskaltzaren arabera, museo proiektuaren ardura zuten fundazio eta elkartearen kudeaketa “larriki kaltegarria” egin bide zuen Kamiok. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat. Ia hamar urte igaro dira Balentziaga Auzia epaitegietara iritsi zenetik, eta apirilaren 4an hastekoa zaben ere, berriro ere atzeratu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.