Donostiako 67. Zinemaldia

'Diecisiete' eman dute Sail Ofizialean, lehiaz kanpo

Daniel Sanchez Arevalo zinemagile espainiarrak bi anaiaren arteko harremanari buruzko filma aurkeztu du.

'Diecisiete' filma. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
mikel lizarralde
2019ko irailaren 27a
12:10
Entzun

Urrezko Maskorra lortzeko lehia atzo amaituta, bukaera ez ohikoa izango du aurten Donostiako Zinemaldiak. Bihar emango duten klausurako filmaren aurretik (The Song of Names), gaur lehiaz kanpoko beste film batek hartu baitu protagonismoa Sail Ofizialean, Daniel Sanchez Arevalok zuzendutako Diecisiete komedia sentimentalak.

Hector du filmeko protagonista, lapurreta txikiak egiteagatik adingabeentzako zentro batean sartuko duten 17 urteko mutila. Ez du harreman askorik beste gazteekin, eta epaileak eman zion kode zibila irakurri eta ikasten ematen du denbora. Egun batean, txakurrak eramango dituzte zentrora, bergizarteratzeko tresna izan daitezkeelako, eta Hectorrek harremen berezia lortuko du haietako batekin. Baina txakur hori —ardi izenekoa— adopzioan emango dute, eta Hectorrek zentrotik ihes egingo du hura bilatzeko asmoarekin. Hor agertuko da bere anaia, autokarabana batean bizi dena, eta bien artean dituzten ezberdintasunak gaindituta, txakurraren bila abaituko dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.