Ohiko irudia ikusi da aurten ere Donostiako Zinemaldiaren lehenengo egunean: ilara luzeak Kursaaleko auditoriumera sartzeko, eta aretoa gainezka inaugurazioko filma ikusteko.
Juan Vera zuzendari argentinarrarenEl amor menos pensado filmari egokitu zaio aurten Sail Ofizialari hasiera ematea. Ricardo Darin eta Mercedes Moran protagonista dituen komedia dramatikoa da, eta izan duen harrera onaren seinale, emanaldian zehar entzun diren barreez gain, amaieran txalokada handia jaso du.
25 urte ezkonduta eman ondoren, Anak eta Marcosek maitasunari, desioari eta fideltasunari buruzko gogoeta sakona egingo dute; Luciano semea Madrilera ikastera joaten denean hain zuzen ere. Banandu egingo dira, eta bakoitza bere bizitza egiten ahaleginduko da, une gozoak eta gaziak bizitzen hastearekin batera.
Juan Verak zuzendu duen estreinako filma da El amor menos pensado, baina aurretik ibilbide luzea du ekoizle gisa. Besteak beste, El hijo de la novia eta Carancho-ren ekoizlea da.
Gaur gauean Kursaalean egingo duten inaugurazio galan berriro emango dute filma.