BERTSOLARITZA

'Erroskilla feminista', puntuka

Miren Artetxe bertsolariak erronka bitxia izan zuen joan den astean Elgoibarko saioan: Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdian botatako definizio bakoitzari zein hitz zegokion asmatu behar zuen, a-tik z-ra, hizkiz hizki, telebistako lehiaketa ezagunaren antzera. Hitz guztiek feminismoarekin zuten zerikusia. Ariketa ikusgarria osatu zuen Artetxek. Bideoa albistearen amaieran.

Uxue Alerdi, Miren Artetxe eta Andoni Egaña bertsolariak, Elgoibarko saioan, joan den astean.
2018ko urtarrilaren 4a
18:46
Entzun

Pentsamendu feministarekin lotutako kontzeptuak, emakume ezagunen izenak... Halakoen bila ibili behar zuen Miren Artetxeren buruak Uxue Alberdik kopla erdian definizioa botatzen zion bitartean. Gero, koplaren bigarren erdiarekin eman behar zion erantzuna. Bete-betean heldu zion erronkari Artetxek, eta ariketa ikusgarria osatu zuen.

Alberdik ohartarazi zuenez, ariketa zaila zen, eta Artetxek hitz egokia aurkitzen ez bazuen, beste aukera baterako laguntzaile bat hauta zezakeen. Andoni Egaña izan zuen laguntzaile. Dena den, gutxitan behar izan zuen Egañaren laguntza erroskila osorik erantzuteko.

Artetxeren abileziak harridura sortu du, eta sare sozialetan asko zabaltzen ari da Elgoibarko ariketa. Hona bideoa:

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.