Munduko kantarik ezagunenetariko bat da The Beatles taldearen Let it be. Gaurtik aitzinera, gainera, euskarazko bertsioa ere badu ereserkiak. Ez etsi izenpean, The Beatles talde ezagunaren Let it be ereserkia euskarara itzuli eta abestu du Joxerra Garzia irakasleak.
"Ez etsi" (Let it be)
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) April 19, 2020
Bart txiokatu nuen Joxerra Garziak egindako The Beatles-en abestiaren itzulpen-moldaketa.
Asko zabaldu dela Ikusita, hona Joxerrak berak (@EzaBatzen) kantatuta! Animatu eta zuek ere sareratu #EzEtsi!
Oharra: Letran aldaketa bat egin da. Ikus haria. pic.twitter.com/8uZlMu0nPk
Kike Amonarrizek zabaldu zuen atzo Garziaren itzulpena, eta, arrakasta ikusita, gaur goizean Joxerra Garziak berak abestu eta Amonarrizek sareratu du abestia. Abestiaz gain, letra ere sare sozialetan zabaldu du Amonarrizek.