ZINEMA

'Glocal in Progress' estreinatuko du Zinemaldiak

Eslovenieraz, euskaraz eta errumanieraz egindako hiru filmekin abiatuko da Donostiako Zinemaldiko industria-jarduera berria.

'Dantza' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
2017ko abuztuaren 10a
16:06
Entzun

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza, Izbrisana / Erased (Eslovenia - Kroazia - Serbia) eta Un om la locul lui / A Decent Man (Errumania) filmak hautatu dituzte Glocal in Progress sailaren lehen jardunaldirako. Postprodukzio fasean daude oraindik, eta hainbat profesionalek osatutako ikus-entzuleria bati aurkeztuko dizkiote: besteak beste, ekoizle, banatzaile, salmenta agente eta programatzaile zenbaiti, horiek gero filmak amaitzen eta nazioartean banatzen lagundu dezaten.

Dantza filma izango da Esnalek Zinemaldian aurkezturiko bosgarrena; aurrez, Aupa Etxebeste!, Amona putz!,Urte berri on, amona! eta Kalebegiak talde filmeko Septiembre aurkeztuak ditu.

Zinemaldiaren esanetan, industriaren jarduera horren helburua da "hizkuntza ez-hegemonikoetan dauden Europako produkzioei ikusgaitasun handiagoa ematea (hau da, alemanez, espainieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz edo errusieraz filmatu ez diren filmei)".

Irailaren 22tik 30era bitartean izango da Donostiako 65. Zinemaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.