Donostiako Zinemaldia

'Margolaria' filma larunbatean estreinatuko dute Zinemaldian

Oier Aranzabalek zuzenduriko filmak BERRIAren laguntza izan du.

2018ko irailaren 18a
14:43
Entzun

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Aranzabalek dioenez, "bidaia bat da" filma. Musikari batek agertokitik kanpo bizitzen duenaren inguruan kontatutako bidaia.

Maluta Filmsek ekoitzi eta Aranzabalek zuzendu duen filmak BERRIAren laguntza du. Zinemiran lehiatuko da, Irizar saria eskuratzeko.

Zinemira euskal zinemari propio gordetako saila da, eta aurten hamabi film bilduko ditu. Ana Schulzen eta Cristobal Fernandezen Mudar la piel lanarekin inauguratuko dute saila eta Fermin Muguruzaren Black is Beltza animazio filma izango da klausuran; aurten lehen aldiz, eta euskal zinemari ikusgarritasun gehiago emateko asmoz, Kursaalean izango dira bi emanaldi horiek. Sail berean aurkeztuko dituzte hamabi lagunek zuzendu duten Gure oroitzapenak —Joseba Sarrionandiaren aurpegi ugariak jasotzen dituen hamabi piezako lana da—, eta Margolaria pelikula. Zinemiran erakutsiko dira, halaber, Izaro (Txuspo Poyo), Lady off (David Rodriguez Losadar), La noche nos lleva (David Gonzalez Rudiez), Errementari (Paul Urkijo), Gallo (Antonio Diaz Huerta), Kutxak (Juanmi Gutierrez), Basque selfie (Joaquin Calderon) eta Bajo la piel del lobo (Samuel Fuentes).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.