Zinema

'Nanting maste ga s�nder' eta 'Africa 815' filmak saritu ditu Zinegoak jaialdiak

Gaur Bilboko Bilborock aretoan proiektatuko dituzte saritutako lanak.

'Nanting maste ga sönder' filmeko irudi bat. BERRIA
I�igo Astiz
2015eko otsailaren 2a
14:01
Entzun

Hiria erdi-hutsik, eta Andrea eta Sebastian bertan. Maitasun istorio bat, noski. Ez da arantzarik gabea kontakizuna, ordea, Andreari kosta egiten baitzaio Sebastianekiko sentitzen duena onartzea. Feminitate hauskorra badu ere, gizona delako. Hori da Nanting maste ga sönder fikziozko film luzearen sinopsia, eta hori da aurtengo Zinegoak jaialdiaren sari nagusia jaso duena. “Kontrapuntuz beteriko proposamen erradikala izateagatik”. Atzo egin zuten amaiera ekitaldia Bilboko Arriaga antzokian, eta han aurkeztu zituzten saritutako lan guztiak. Gaur, Bilborocken 18:00etatik aurrera eskainiko dituzte.

[youtube]https://youtu.be/1HP8Hy-Z5mI[/youtube]

Africa 815 filmak jaso du dokumental onenaren saria. Pilar Monsellek zuzendu du, eta bere Aitak Saharan egindako soldadutza garaia du abiapuntu. Ez da epaimahaiak nabarmendu duen film bakarra izan, ordea. Saririk jaso ez duen arren, Pavel Loparev eta Askold Kurov zinemagileen Deti 404 (Children 404) filmari aipamen berezia egin dote. Errusiako LGTB mugimenduak dituen zailtasunak ditu ardatz lanak, eta umeen testigantzak biltzen ditu nagusiki. Aipamen bereziaz gainera, Aniztasun eta giza eskubideen saria ere jaso dute zuzendari errusiarrek lan horregatik.

Film esperimentalik onenaren saria One Deep Breath filmak jaso du, eta film labur dokumentalik onenarena Il segreto del serpente lanak. Aipamen bereziak izan dituzte beste bi film laburrek ere: Metube: August sings Carmen Habanera eta Kubani pelikulek, hain zuzen ere. Die Schwulenheiler film laburrak jaso du lan laburrik onenaren saria.

Ang Huling Cha-Cha Ni Anita film filipinarrak jaso du Lesbianismo eta Genero Saria. Epaimahaiak azaldu duenez, “poztasunetik, naturaltasunetik” landutako lana delako. Horrez gain, Fuoristrada filmari aipamen berezia egin diote. Eta Pepper filmak jaso du aurten lehenengoz banatu duten Hegoak saria.

[youtube]https://youtu.be/v28zrZVTqMs[/youtube]

Ang Huling Cha-Cha Ni Anita filmak jaso du fizkiozko film luzerik onenaren sari ez-ofiziala ere, eta Der Kreis lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak.

[youtube]https://youtu.be/u_qO03QFGT8[/youtube]

Saga Becker aktoreak jaso du antzezpen nagusi onenarena, Nanting maste ga sönder filmeko lanagatik, eta Ko Zandvliet aktoreak, berriz, antzezpen sekundario onenarena Jongens lanean egindako paperagaik. Jeztz Jeztz Jeztz filmagatik jaso du Christin Freitagek Gazteriaren saria film laburrik onenari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.