MEMORIA HISTORIKOA

'Pasaiako badia' dokumentala estreinatuko dute urriaren 24an

Pasaiako segadari buruzko ikerketa dokumentala Iruñeko Golem zineman proiektatuko da lehen aldiz. Gasteizko martxoaren 3ko gertakariak bilduko dituen pelikula ere bidean da. Urriaren 9an hasiko dira grabatzen gertakari horien gaineko filma.

2017ko irailaren 12a
08:37
Entzun

Euskal Herriko memoria historikoarekin lotutako bi pelikula zinema aretoetan izango dira aurki. Estreinalditik hurbil da 'Pasaiako badia' ikerketa-dokumentala. Urriaren 24an izango da lehen aldiz ikusteko aukera, Iruñeko Golem zineman. 1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han gertatu zenari buruzko kontakizuna egin dute Oinatzak Produkzioak taldeko kideek: Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek.

Egileek adierazi dutenez, "ikerketa lana, sakontasuna eta zorroztasuna" biltzen ditu dokumentalak, baita produktua erakargarria egiteko narrazio elementuak ere. Batzuetan, thriller pelikulen ezaugarriak hartzen ditu dokumentalak, egileen hitzetan. "Momentu intimo eta hunkigarriak" jaso dituztela iragarri dute.

Oinatzak produkzioak finantzaketa kolektiboari esker lortu du proiektua gauzatzea.

Bestalde, Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako gertakariak bilduko dituen pelikula hasiko dira grabatzen urriaren 9an. Espainiako Polizia langile batzar baten kontra oldartu zenekoa eta bost langile erail zituenekoa kontatuko du Victor Cabacok zuzendu, eta Sonora Estudiosek eta Gariza Filmsek ekoitziko duten lanak. Gasteizen grabatuko da osorik. Pelikulak amodio istorio bat izango du oinarri.

Sustatzaileek adierazi dutenez, filma "beharrezkoa da, orduko indarkeria pairatu zutenekiko zorra ez delako kitatu erabat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.