Zinemaldia

'The disaster artist' filmak irabazi du Urrezko Maskorra

Epaimahaiaren sari berezia Handia filmak eraman du, baita Irizar saria ere. Oso pozik eta hunkituta mintzatu dira Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak, eta "etxekoei" eta "laguntzaile guztiei" eman dizkiete eskerrak.

James Franco, 'The disaster artist' filmeko zuzendaria. EFE
urtzi urkizu
2017ko irailaren 30a
07:00
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetara joan da 65. Donostiako Zinemaldiko sari nagusia. James Francok zuzendutako lanak eraman du Urrezko Maskorra.

Zuzendari onenaren saria Anahi Berneri zinemagilearentzat izan da, Alanis filmarengatik. Argentinakoa da lana eta zuzendaria.

Aktore onenaren saria Bogdan Dumitrachek (Pororoca) eta Sofia Gala Castiglionek (Alanis) eraman dute.

Gidoi onenaren saria Diego Lermanen Una especie de familia filmarentzat izan da.

Argazki onenaren saria The Captain filmak jaso du.

Irizar saria Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia filmak eraman du. Euskarazko pelikulak Epaimahaiaren Saria ere jaso du.

Zabaltegi-Tabakalera saria Clement Cogitore zinemagilearen Braguino filmarentzat izan da. Siberiako taigan kokatutako istorio bat kontatzen du.

Horizontes Latinos saria Marcela Saiden Los perros filmari eman diote. Kutxabank-Zuzendari Berriak saria Marine Francen zuzendariaren Le Semeur filmak jaso du.

Beste sari batzuei dagokienez, Gazteriaren Eroski Saria Laura Moraren Matar a Jesús filmak eraman du. Donostia Hiria Publikoaren Saria, berriz, Three billboards outside ebbing, Missouri pelikularentzat izan da. Signis saria Life and nothing more filmarentzat izan da.

Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako Panavision Saria Boaz Frankelen 212 filmarentzat izan da. Cine en Construcción saria Ferrugam sariak eraman du.

TVE Otra Mirada saria Xavier Legranden Jasqu'a la garde filmak eraman du. Film horrek Publikoaren Europako film onenaren saria ere jaso du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.