Donostiako Zinemaldia

'The Song of Names'-ek itxiko du Donostiako Zinemaldia

François Girardek zuzendu eta Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen ditu protagonista.

'The Song of Names' filma. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Berria
2019ko abuztuaren 20a
15:05
Entzun

The Song of Names filmaren nazioarteko estreinaldiak itxiko du Donostiako 67. Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo, irailaren 28an. Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreak dira filmaren protagonistak. François Girard quebectarrak zuzendu du oinarri historiko eta musikala duen drama hori, eta Howard Shorek sortu du soinu-banda. Le violon rouge (1998), Silk (2007) eta Boychoir (2014) filmen egilea da Girard.

Kanada, Erresuma Batua eta Hungaria arteko koprodukzio bat da filma, eta Norman Lebrecht idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarrituta. Bederatzi urte dituenean, Martinek Dovidl ezagutuko du: biolina jotzeko talentu harrigarria duen judu poloniar bat, II. Mundu Gerra piztu ondoren Londresen errefuxiatu dena. Debuta egin aurretik, baina, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familia osoari.

François Girardek (1963) aurrez ere zuzendu ditu musikaren inguruan ardaztutako zenbait lan. Thirty Two Short Films About Glenn Gould filmean (1993), originaltasunez hurbildu zen Glenn Gould piano jotzaile talentudunaren benetako bizitzara, eta ondoren, Le violon rouge-n, mendeetan eta kontinenteetan zehar eskutik eskura bidaiatzen duen biolin baten bidea irudikatu zuen. Gainera, Boychoir filmean haur abesbatzako zuzendari zorrotz baten istorioa kontatu zuen Dustin Hoffman aktorearen bidez. Alessandro Bariccok idatzitako Zeta eleberri ospetsuaren egokitzapen zinematografikoa egiteagatik ere ezaguna da Girard.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.