Beldurrezko Astea

'Train to Busan' hegokorearra, film onena

Yeon Sang-horen film luzea izan da, ikusleen ustez, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren aurtengo pelikula onena.

'Train to Busan' filmeko irudi bat. BELDURREZKO ASTEA
gorka erostarbe leunda
2016ko azaroaren 4a
13:03
Entzun

Gaur eguerdian egindako ekitaldian jakinarazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak aurtengo palmaresa.

Publikoak emandako sariei dagokienez, Yeon Sang-ho hegokorearraren Train to Busan-ek irabazi du film luze onenaren saria, eta All in norvegiarrak film labur onenarena. Gainera, Second to None irlandarrak jasoko du animaziozko film labur onenaren saria, eta Angel Gomezen Behind-ek Espainiako Estatuko film labur onenarena.

Tonio L. Alarconek, Beatriz Martinezek eta Oscar Reyesek osatutako epaimahaiak Quenottes lanari eman dio film labur onenaren saria, eta Alberto vazquez galizarrak zuzendutako Decorado-rentzat izan da Europako film labur onenaren saria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.