Goya sarietan inork aipamen berezirik merezi izan bazuen, hori Truman filma izan zen, bost sari bereganatuta: filme onenarena, zuzendari onenarena Cesc Gayrentzat, aktore protagonistarena Ricardo Darinentzat, repartoko aktore onenarena Javier Camararentzat eta gidoi onenarena.
Emakumezko aktore berri onenarentzako saria, berriz, Irene Escolarrentzat izan da, Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako Un toño sin Berlin lanarengatik. Sari horretarako izendatua zegoen Iraia Elias, Amama filman egindako lanaregatik, baina azkenik esku-hutsik itzuli behar izan du etxera.
Isabel Coixeten Nadie quiere la noche izan da sari gehien jaso dituen bigarren lana, soinu banda onenaren eta produkzio zuzendaritza onenaren sariekin.
Goya bat Euskal Herrira
Patxi Uriz nafarraren eta Axel O’Mill Tubauren Hijos de la Tierra laburmetraiak eskuratu zuen dokumental labur onenaren saria. Urizen elehn Goya saria izanik, gustura agertu zen zuzendaria: "Ezer ez da ezinezko, ez Goya bat irabaztea eta ezta gaitza sendatzea ere". SAria jasotzearekin batera, Urizek eskerrak eman zizkien lagundu zioten guztiei.