Bertsolari txapelketa nagusia

'Txapelpekoak'-en seigarren atala ikusgai

2017ko azaroaren 30a
13:45
Entzun

Azken finalaurrekoa besterik ez da falta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean zein bertsolari arituko diren jakiteko. Iruñean jokatuko da, larunbatean. Azkenbigarrena joan zen larunbatean izan zen Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta gero eta argiago dago nor izango diren BECeko eserlekuen jabeak.

Igor Elortza eta Maialen Lujanbio segurutzat jo daitezke, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi bezala. Horretaz aritu dira Miren Garate eta Oihana Elduaien kazetariak, eta Donibane Lohizuneko bertsoaldiak ere jarriko dituzte.

Saio horretan Julio Sotok eta Agin Laburuk zortziko txikian egindako bertsoaldian inspiratutako sormen lana egin dute Txakur Gorria taldeko kideek.

Elkarrizketaren tartean Joana Itzaina gai jartzailea izan da, eta gaiei buruz aritu dira Zarauzko bertsozale lokartuak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.