Bertsolari txapelketa nagusia

'Txapelpekoak' saioaren 2. atala

Bastidan jokatu zuten, joan den larunbatean, aurreneko finalarraurrekoa. Gaur, Irunen izango da bigarrena, eta, larunbatean, Maule-Lextarren hirugarrena.

2017ko azaroaren 1a
07:29
Entzun

Asteazkenero atal bat jartzen du sarean Txapelpekoak saioak. Gaur, 12:00etan, bigarren atala jarri du, eta, aurrekoetan bezala, lau zati ditu: Txakur Gorriak egindako sormen lana, solasaldia, elkarrizketa eta Zarauzko lagunen esketxa.

Aste honetan, Bastidako saioakĀ (Araba) begiak itxi eta belarriak ireki ostean ikusitakoa erakutsi eta kontatu dute Txakur Gorriko kideek; elkarrizketa Odei Barrosorekin egin dute, eta Zarauzko lagunek aurreneko eguna izan dute bertso eskolan.

[youtube]https://youtu.be/yMVJpgDbYPo[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.