Txakur Gorriaren Belarriekin ikusia atalean, hilerria da ardatz, Beñat Gaztelumendik eta Nerea Ibartzabalek zortziko handian egindako saioa oinarri hartuta. Elkarrizketaren tartean, Nerea Bruño epaileak euren lanari buruzko azalpenak eman ditu. Esketxean, berriz, Zarauzko lagunen bertso eskolan kazerolada egin dute.
Finalaurrekoen lehen itzulia amaitzear da. Azken aurreko saioa larunbatean izan zen, Maule-Lextarren. Saioaren inguruan aritu dira Miren Garate, BERRIAn Bertso Txapelketa Nagusiaren berri ematen ari den kazetaria, eta Oihana Elduaien, Berria.eus-eko kazetaria.