bertsolaritza

'Txapelpekoak', txapelketari buruzko BERRIAren saio bereziaren lehen atala ikusgai

[YouTube]https://youtu.be/BvtFd4-qhhQ[/YouTube]

2017ko urriaren 26a
17:23
Entzun

BERRIAk astero egingo du telebista saio bat Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan. Lehen atala da hau. Txapelpekoak saioak lau atal ditu: Txakur Gorria sormen taldeak Belarriekin ikusia atala egingo du astero: finalerdi bakoitzaren bertsoaldi bat, bertso bat edo keinu bat hartuko du, eta horren inguruko ilustrazio bat egingo du, testu bat idaztearekin batera. Beste atal batean, Miren Garate eta Oihana Elduaien BERRIAko kazetariak solasean azalduko dira, saio bakoitzeko bertsoak aztertzen. Astero elkarrizketa bat emango dute saioan, eta Oroitz Unzuetak, Beñat Intxauspek eta Mikel Fernandezek umorezko esketxak egingo dituzte bertsolaritzarekin lotuta.

Saioko bideogileak Lara Madinabeitia eta Julen Aperribai izango dira. Astero sare sozialetan zabalduko dute, osorik eta zatika.

Txapelpekoak saioak bederatzi atal izango ditu. Asteazkenero jarriko dute atal bat webgunean. Gainera, finalaren ostean azkeneko programa berezia egingo dute.

Paperean ere txapelketaren berri zabal eta luze ari da ematen BERRIA azkeneko asteetan. Lan hori indartu egingo du finalerdietan eta finalean. Miren Garate kazetaria ari da kronikak idazten, baita erreportajeak eta elkarrizketak lantzen ere —saio bakoitza amaitu bezain laster, albiste bat idazten du webgunean—. Eta Gorka Azkarate ari da analisiak idazten. Testu horiek guztiak irakurle asko izaten ari dira, webguneko bisitak aintzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.