David eta Nick Sheffek idatzitako bi liburu autobiografiko ditu oinarri Felix Van Groeningenek (Gent, Flandria, 1977) gaur Donostiako 66. Zinemaldian, Sail Ofizialean, aurkeztu duen Beautiful Boy filmak. Urte luzez semearen droga mendekotasunari aurre egin behar dion familia baten istorioa kontatzen du, eta, batik bat, aitaren (Steve Carrell) eta semearen (Timothee Chalamet) arteko harremanean oinarritzen da.
Atzo prentsarako egindako emanaldian ez zuen harrera ona izan filmak, baina gaur goizean Kursaalean izandako pasean txaloka hartu dute, nahiz eta oihuren bat ere entzun den.
Filma gaur gauean emango dute berriro Kursaaleko auditoriumean.
Bestalde, 12:00etan, lehian dagoen eguneko bigarren filma emango dute: Valeria SarmientorenLe cahier noir. XVIII. mendean girotua dago; jatorri misteriotsuko umezurtz batek eta jatorri ezezaguna duen haren erizain gazteak bizi izango dituzten abenturak kontatzen ditu.