Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldiko sari banaketa ekitaldia egin da gaur Kursaaleko auditoriumean. Eduard Fernandezek irabazi du gizonezko aktore onenaren saria El hombre de las mil caras, Alberto Rodriguezen filmean egindako lanagatik, eta Fan Binbingek emakumezko aktore onenarena, Wo bu shi pan jinlian / I Am Not Madame Bovary-rengatik. Ekoizpen txinatar hori izan da, beraz, Zinemaldiko aurtengo garaile nagusia, sari nagusietako bi irabazi baititu.
Gidoi onenaren saria Isabel Peñak eta Rodrigo Sorogoyenek jaso dute Que Dios nos perdone lanagatik, eta argazki onenarena, Ramiro Civitak El invierno filmagatik.
Euskal zinemaren Irizar saria Juan Palaciosek jaso du Pedalo filmagatik: "Film txikia da, baliabide gutxirekin egindakoa, eta hau izugarria da", esan du Palaciosek. Hendaiatik Bilbora pedalo-an joan ziren hiru lagunak ekarri ditu gogora saria jasotzean. Anjel Lertxundiren eskutik jaso du. 20.000 euroko saria da.
Epaimahaiaren sari berezia: El invierno (Emiliano Torres) eta Jätten (Johannes Nyholm), ex aequo.
Kutxabank-Zuzendari berriak saria: Park (Sofia Exarchou)
Horizontes saria: Rara (Pepa San Martin).
Horizontesen aipamen berezia: Alba (Ana Cristina Barragan)
Zabaltegi-Tabakalera saria: Eat that question: Frank Zappa in his own words.
Perlak-Publikoaren saria: Ken Loachen I, Daniel Blake filmarentzat.
Publikoaren Saria Europako Film onenari. Perlak: Ma vie de courgette (Claude Barras).
TVE-Otra Mirada saria: Bar Bahar (Maysaloun Hamoud).
Zinema Eraikitzen saria: La educacion del rey (Santiago Esteves)