Donostiako Zinemaldia

'Wo bu shi pan jinlian / I Am Not Madame Bovary'-k jaso du Urrezko Maskorra

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Hong-Sang-soo-rentzat izan da Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours filmagatik. Bideoa: Urtzi Urkizu eta Angel Aldarondo BERRIAko zinema adituak sariak aztertu dituzte (BERRIA TB). [youtube]https://youtu.be/Wyv-tbHFV1I[/youtube]

mikel lizarralde
2016ko irailaren 25a
13:03
Entzun

Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldiko sari banaketa ekitaldia egin zen atzo gauean Kursaaleko auditoriumean. Eduard Fernandezek irabazi du gizonezko aktore onenaren saria El hombre de las mil caras, Alberto Rodriguezen filmean egindako lanagatik, eta Fan Binbingek emakumezko aktore onenarena, Wo bu shi pan jinlian / I Am Not Madame Bovary-rengatik. Ekoizpen txinatar hori izan da, beraz, Zinemaldiko aurtengo garaile nagusia, sari nagusietako bi irabazi baititu.

Gidoi onenaren saria Isabel Peñak eta Rodrigo Sorogoyenek jaso dute, Que Dios nos perdone lanagatik; eta argazki onenarena Ramiro Civitak, El invierno filmagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.