Ikusleak gustura utzi zituzten Ean (Bizkaia) Metrokoadroka sormen laborategiko kideek, herriko kaleetan Zanbuia! lana eskainita. Poesia egunak ziren, eta hiru eguneko egitarauaren barruan eskaini zuten obra, uztailaren 14an. Kolektiboko bideak bost egunez egon ziren herrian, emanaldia prestatzen.
Agus Perezek kritika ere egin zion lanari, BERRIAn. "Emanaldi bakar eta errepikaezina izango da, baina Ean egon garenok bihotzean gordeko dugu harribitxi hau ikusi izanaren pribilegioa", idatzi zuen Perezek. Orain, ez haiek bakarrik. Ean grabatutako obra, sarean jarri baitute oso-osorik, nahi duen orok ikus dezan.