Zinemaldia. Sail ofiziala

'Zeroville' aurkeztu du James Francok, lehiaz kanpo

1970eko hamarkadako Hollywood berrian girotu du filma zuzendari eta aktore estatubatuarrak.

Filmaren fotograma bat.
mikel lizarralde
2019ko irailaren 23a
13:26
Entzun

Sail Ofizialean eman dute James Francoren Zeroville, baina lehiaz kanpo, hasiera batean Urrezko Maskorra lortzeko hautagaietako bat zen arren. Izan ere, joan den ostiralean jakinarazi zuen Donostiako Zinemaldiak filma lehiaketatik kanpo gelditu dela, duela astebete pasa Errusian estreinatu ondoren. Zinema jaialdiaren araudiak esaten du lehian izango diren filmek ezin dutela Europan estreinatuak izan Zinemaldian aurkeztu aurretik.

The Disaster Artist (2017) sarituan bezala –Urrezko eta Zilarrezko Maskorrak irabazi dituen Donostian–, zinema munduari begiratu dio Francok Zeroville-n ere. Oraingoan 1970eko hamarkadan kokatu du filma, etengabeko aldaketan dagoen Hollywood batean. Hara iritsiko da Vikar (James Franco) dekoratuen eraikuntzan lan egiteko. Berehala, ordea, eta Dotty Langer muntatzailea ezagutu ostean, muntaia lanak egiten hasiko da. Horrekin batera, Soledad Miranda (Megan Fox) ezagutuko du, aurretik Jess Francoren Vampyros Lesbos  filmean parte hartu, eta Hollywooden bidea egin nahi duen aktorea.

Hortik abiatuta, eta erreferentzia zinematografiko ugari eginez –Steven Spielberg, Martin Scorsese, Paul Schrader, George Lucas eta Francis Ford Coppola agertuko dira uneren batean, baina George Stevensek A Place in The Sun, Carl Theodore Dreyerren La passion de Jeanne D'arc eta David Lynchen Eraserhead ere aipatuko ditu–, Vikar nolabaiteko amesgaizto batean sartuko da, errealitatea, zinema eta ametsak nahasten diren mundu batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.