'1,1,2,1...': zenbakiek zenbaki izateari uzten diotenean
Keinuen testuinguru aldatzeak horien zentzuari eragiten dio, Itziar Okariz artistaren iritziz. 1,1,2,1... akzioan hori nabarmen utzi nahi izan du. Guy de Cointet artistaren zenbakizko marrazkiak oinarrian hartu ditu bere lana sortzeko. Zenbaki segidarekin marrazki berriak sortu ditu, zenbakiak testuarekin ordezkatuz, eta hori errezitatu du lagun batekin batera. Zenbakien eskuzko keinuekin lagundu diote ahotsari, keinuen polisemia agerian utziz. Akzioaren bideoak eta errezitatutako zenbaki segidekin sortutako marrazkiekin batera, Okarizen beste akzio biren hainbat dokumentuk osatzen dute erakusketa; Ghost Box (Rekalde aretoa, 2008) eta How do you do (Arco, Madril, 2010) proiektuetakoak, hain zuzen ere. Bilboko Carreras Mugica arte galerian izango dira ikusgai apirilaren 27a arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu