Durangoko 53. Azoka

115.000 bisitari izan ditu aurtengo Durangoko Azokak

"Anitza, baikorra eta arrakastatsua" izan dela adierazi du Gerediaga elkarteak.

Durangoko Azoka, atzo, azokaren azken egunean, jendez gainezka. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2018ko abenduaren 10a
10:51
Entzun

Durangoko Azokako antolatzaileak gustura agertu dira lortutako emaitzarekin. Gerediaga Elkartearen esanetan, azoka "orekatua" izan da aurtengoa; bai egunez egun izan duen bisitari kopuruarengatik, baita azokako guneek izan duten harrerarengatik ere. Azoka "anitza, baikorra eta arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute.

Azokako ateak itxi aurretik, datorren urtekoak zein egunetan zabalduko dituen jakinarazi zuten. 2019an, abenduaren 5etik 8ra izango da azoka Durangon.

Argitaletxeak eta diskoetxeak ere pozik agertu dira bisitari kopuruarekin eta salmentekin. Beste urte batez, leporaino bete dute kulturazaleek Landako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.