Urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean Donostian egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astean hamabi film emango dituzte euskaraz, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Horietako bost Sail Ofizialean emango dituzte. Jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpidatziekin emango dituzte Andre Ovredal norvegiarraren Troll-ehiztaria (urriak 30), Jason Eisener kanadarraren Arlotea eskopetarekin (urriak 30), Jim Mickle estatubatuarraren Hesolen lurraldea (azaroak 1), Dick Maas holandarraren Santua (azaroak 2) eta David Keating ingelesaren Wake Wood (azaroak 3).
Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango dituzte film horiek guztiak, baita Zatoz eta Begira zikloan emango dituzten beste seiak ere: Bakarrik denen kontra (urriak 29), Laranja mekanikoa (urriak 29), Gizajaleen holokaustoa (urriak 30), Begiluze lizuna (urriak 31), Deabrutzea (azaroak 1) eta Thriller. Film anker bat (azaroak 4). Sei horiek beldurrezko eta fantasiazko film historikoak dira.
Film luzeak bakarrik ez, film laburren lehiaketan parte hartuko duten lan guztiak jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpidatziekin emango dituzte. Emanaldi bakarrean eskainiko dituzte film labur horiek. Ordezko andereñoa haurrentzako filma ere euskaraz bikoiztua emango dute.
Zinema. Estreinaldiak
12 film emango dituzte euskaraz Beldurrezko Astean
Sail Ofizialean bost film emango dituzte euskaraz, eta film laburren lehiaketako 15ak ere bai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu