Lau egunez, Getxoko bazterretan musika izango da nagusi. Irailaren 1ean, Asturiasko Xuacu Amieva taldeak emango dio jaialdiari hasiera. Antolatzaileek aipamen berezia egin die, lehenengo eguneko Ibon Koteroren Airea diskoaren aurkezpenari; eta bigarren egunean, Areeta Geltoki plazan izango den Thalweg taldeari. Irailaren 3an, Senegaldik etorritako Toure Kunda taldea eta azken eguneko, Quebeceko La Voleed es Castors taldeak izango dira nagusienak.
Musikarekin nahikoa ez duenak, herrialde desberdinetako produktuak dastatzeko aukera izango du Santa Eugenia kalean. Munduko eskulanak ere erakusgai izango dira Areetako Geltoki plazako Munduko merkatuan. Leku berean, bidezko merkataritzaren berri izateko aukera egongo da.
Perkusioa jotzeko, txirikordak egiteko edota gastronomiaz ikasteko jakinmina duenak tailer desberdinak izango ditu irailaren 4ean, 12:30etatik 14:00tara Santa Eugenia kalean.
kultura
12 talde izango dira Getxoko XX. Nazioarteko Folk jaialdian
Irailaren 1etik 4a bitartean 12 taldek hartuko dute parte Getxoko Nazioarteko Folk jaialdi internazionalean. Musikaz gain, bidezko merkataritzako produktuak, kalejirak eta bestelako ekitaldiak egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu