15. diskoa

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
KANTA ZERRENDA

'Pa' enredarte'. Gitarra indartsuko kantua; musika sortzearen zirraraz mintzo da, eta taldearen 30 jarraitzaileren koruak ditu.

'Punto de mira'. Diskoaren lehen singlea izango da. Rock kantu zuzena, lelo ederrekoa.

'Aguardiente'. Bateriak, baxuak eta ahotsak eusten dioten punk-rock kutsuko abestia. Ereserki modura abesteko leloa du.

'Eclipse'. Gitarra akustiko batekin hasten da abestia, lasai, baina leloa heltzean, indarra hartzen du bateria eta gitarra elektrikoekin. Maitasun balada gisako bat.

'El muelle'. Barricadaren estiloa fidelen gordetzen duen abestietariko bat: lelo bizikoa.

'Como el invierno'. Alfredok abesten dituen bi kantuetariko lehena, maitasunari buruzkoa.

'En lo más pequeño'. Diskoko kanturik azkarrenetariko bat, rock eta metalaren artekoa.

'Hasta diez'. Ahotsak bakarrik hasten du abestia, aurreko kantarekin kontrastean. Koruan abesteko leloa du.

'Imán'. Abesti akustikoa, amaieran bateria eta distortsioak ere sartzen diren arren.

'La balanza'. Kutxi Romero Marea taldeko abeslariak idatziriko hitzak ditu, eta baita haren ahotsa ere zati batean.

'Remiendas'. Iker Piedrafrita Dikers taldeko abeslariaren kolaborazioa duen kantua. Rock bizia.

'Rugir y morder'. Erritmo aldaketa nahikoko abestia, jendea kantuan jartzeko moduko leloarekin.

'Flechas cardenales'. In crescendo doan abestia, harik eta leloan lehertzen den arte, koru ederrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.