'Agua'
•Egilea: Mikel Rueda.•Hizkuntza: Gaztelania.
•Iraupena: 15'20''.
Egungo haurrek jasotzen duten hezkuntzaren inguruko gogoeta da Mikel Ruedak planteatzen duena. «Harrigarria egiten zait egun guraso direnek gazteez hitz egiten dutenean, eta balioak galdu dituztela diotenean, nola esaten duten hori eurek inolako ardurarik izango ez balute bezala», dio Mikel Ruedak.
'Bajo la almohada'
•Egilea: Isabel Herguera.•Hizkuntza: Gaztelania eta ingelesa.
•Iraupena: 8'25''.
Klinika bateko haurrak bisitatzeko aukera izan zuen egileak. «Haur horien marrazkiekin egindako animazioko dokumentala da».
'Beerbug'
•Egilea: Ander Mendia.•Hizkuntza. Hitzik gabea.
•Iraupena: 7'43''
Ander Mendiaren lehen filma da. Umorezkoa eta 3D animazioan egina.Bi pertsonaia nagusiren arteko harremana azaltzen du. Beste pertsonaia berezi bat ere badago: garagardoa.
Egungo haurrek jasotzen duten hezkuntzaren inguruko gogoeta da Mikel Ruedak planteatzen duena. «Harrigarria egiten zait egun guraso direnek gazteez hitz egiten dutenean.
'Casa vacía'
•Egilea: Jesus Mari Palacios.•Hizkuntza: Gaztelania.
•Iraupena: 20'30''.
Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea bizi izan ziren etxean barrena egindako ibilbidea da. «Hustasunetik abiatuta, bizitzaren eta heriotzaren inguruko gogoeta», proposatzen du.
'Deus et Machina'
•Egilea: Koldo Almandoz.•Hizkuntza. Euskara.
•Iraupena: 8'30''.
Langilea egunero joaten da bere lantokira, berak soilik egin dezakeen lana egitera. Lan errutinazkoa eta errepikakorra, makina bat menderatzea. Baina gaur erabaki bat hartu du...
'Monsters Do Not Exist'
•Egilea: Paul Urkijo.•Hizkuntza: Khmerera.
•Iraupena: 9'22''.
Nai Kanbodiako Phonm Penh hirian bizi den mutikoa da. Yeak munstroarekin amesgaiztoak ditu. Yeak khmer tradizioko munstro bat da, gaizki portatzen diren umeak jaten dituena.
'Voice Over'
•Egilea: Martin Rosete.•Hizkuntza: Frantsesa.
•Iraupena: 9'40''.
Frantsesez diharduen agurearen ahotsa muturreko egoera batetik hura bezain larriak diren beste batzuetara joango da, kontatzen ari zaigun istorioarekin nahastuta.