2,1 milioi euroko kreditua eman diote Bilboko Arte Eder museoari

Bilboko Udalak, Bizkaiko Diputazioak, Jaurlaritzak eta BBVA bankuak ordainduko dute, zazpi urtean

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Bilboko Arte Eder museoari 2,1 milioi euroko kreditua eman dio ICO Espainiako Kreditu Institutu Ofizialak. 2018. urtea bitartean, obra berriak erosteko baliatuko du diru hori museoko zuzendaritzak. Kreditua hiru instituzio publikoren —Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia— eta BBVA bankuaren artean ordainduko dute. Hartara, instituzioak beraiek arduratuko dira dirua itzultzeaz, zazpi urtean, eta BBVAren fundazioak, berriz, kredituaren interesei aurre egingo die. Artelanak eskuratzeko programari eutsi ahal izango dio museoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.