Indarkeria matxista

23 urteko kartzela zigorra ezarri diote Harvey Weinsteini

Lehen graduko sexu delitu batengatik eta hirugarren graduko bortxaketagatik zigortu dute zinema ekoizlea

Harvey Weinstein, otsailean. JUSTIN LANE / EFE
Berria
2020ko martxoaren 11
16:47
Entzun

Harvey Weinstein Hollywoodeko ekoizlea urtarrilean epaitu zuten, New Yorken, bost delitu egitea egotzita, eta horietako birengatik zigortu dutela jakinarazi zuten otsailaren 24an: lehen graduko sexu delitu batengatik eta hirugarren graduko bortxaketagatik. Orain, New Yorkeko Gorte Nagusiko epaileak jakinarazi du zer zigor ezarri dioten Weinsteini: 23 urteko kartzela zigorra.

Epaiketan «predaziozko sexu erasoa» ere leporatu zioten Weinsteni, baina kargu horretaz absolbitu egin zuten.

Lehenik Weinsteinen jarrera abusatzaileen inguruko zurrumurruek eta gero salaketek piztu zuten #MeToo mugimendua duela bi urte, The New York Times egunkaria eta The New Yorker aldizkaria Wensteinek hamarkadetan egindako sexu abusuak zehaztasunez argitaratzen hasi zirenean. Berrogei emakumek baino gehiagok salatu dute ekoizle boteretsua ordudanik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.