27 abeslari lehiatuko dira Irungo kantu lehiaketan
MUSIKA.Irungo Nazioarteko Luis Mariano Kantu Lehiaketa uztailaren 13tik 16ra izango da, eta munduko hainbat txokotako lehiakideak bilduko ditu. 27 abeslarik hartuko dute parte; horietatik hogei emakumezkoak dira. Lehiaketa bi urtez behin antolatzen du Irungo Udalak, eta helburua «interpretazio lirikoan jardun nahi duten gazteei laguntzea da», udaleko kultur ordezkariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu