kultura

29 idazlek uko egin diote Euskadi Sarietan parte hartzeari

"Sarion helburua ez da literatur kalitatearen gaineko ebazpen zintzoa ematea. Sarion helburua, funtsean, egungo aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat sortzea ez ote den hasiak gara sumatzen", esan dute, eta ez dutela nahi euren lanak Euskadi Sarietan erabiltzerik.

2007ko otsailaren 16a
17:10
Entzun
Literaturako Euskadi Sarien kontrako kritikek aurrera jarraitzen dute, eta gaur 29 euskal idazlek aurkeztu duten idatzian, esan dute uko egiten diotela sari horietan parte hartzeari, "hala lehiatzaile gisa nola epaimahaiko gisa". Horrela, ez dute nahi euren lanak Euskadi Sarietan erabiltzerik.

Hainbat arrazoi dituztela jakinarazi dute. "Baieztatu ahal izan dugu, urterik urte, gero eta ageriago, sarion helburua ez dela literatur kalitatearen gaineko ebazpen zintzoa ematea. Sarion helburua, funtsean, egungo aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat sortzea ez ote den hasiak gara sumatzen". Haien ustez, "antolamendu instituzionaletan behin eta berriz ageri den literatur aditu multzoaz eta zenbait erakunde gremialen dependentziaz baliatzen dira Euskadi Sariak". "Irregulartasunak" egiten direla salatu dute.

Jardun intelektual "libre eta kritiko, kultura anitz, garatu eta agintearekiko autonomo baten alde" daudela adierazi dute 29 idazleek.

Sinatzaileek utikan.com webgunea sortu dute, eta atxikimendua emateko aukera jarri dute bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.