bilboko aste nagusia

300 ekitaldi baino gehiago antolatuko dituzte Bilboko Aste Nagusirako

Abuztuaren 16tik 24ra prestatuko dituzten ekintza guztiak doakoak izango dira.

2014ko uztailaren 15a
08:07
Entzun

Bilboko Udaleko Jaien Sailak eta Batzordeak Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute goizean. Beste urte batez, musikak protagonismo berezia izango du hiriburuko aste garrantzitsuenean, eta, orotara, ehun musika ekitaldi baino gehiago eskainiko dira zortzi gunetan. Eskaintza oso zabala izango da, eta musikari ezagunek parte hartuko dute. Besteak beste, Antonio Orozco, Carlos Jean, Malu, Russian Red eta Eñaut Elorrieta izango dira. Gainera, musika klasikoak, pop-rock lokalak, bilbainadek eta berbenek ere tokia izango dute Aste Nagusian.

Berritasun gisa, nerabeentzako kontzertuak antolatuko dira 20:00etan, Europa Parkean. Hala, Abraham Mateo eta Sweet Californiaren emanaldiak ikusteko aukera izango dute.

Jaiegunak baliatuta, saioak grabatuko dituzte zenbait taldek. Bilboko Doctor Deseo taldeak 30 urteko ibilbidea bete du, eta, hori ospatzeko, CD bat grabatuko du Bilbon eskainiko duen kontzertuarekin. Era berean, BOS eta Korrontziren kontzertuarekin, beste grabazio bat egingo dute.

Bestalde, suak, ohiko gastronomia lehiaketak, bertsolariak, erraldoiak, kalejirak, herri kirolak eta familian edo lagunartean gozatzeko ekintzak egongo dira, goizez eta gauez. Antzerkigintzak ere espazio zabala hartuko du. Hala, heldu eta umeentzako beste hamabost antzerki prestatuko dira, eta, horietatik, lau obratan keinu hizkuntza bidezko komunikazioa erabiliko dute.

Udalak adierazi duenez, aurreko urteetako aurrekontua mantendu dute Aste Nagusia ospatzeko, hau da, 2,5 milioi euro.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.