KULTURA

40.000 kultura bonu jarriko ditu salgai Eusko Jaurlaritzak

Kultura sektorea "sustatzea eta garatzea" da bonuen helburua. 25 euroren truke erosi ahal izango dira, eta 40 euroko balioa izango dute.

Kultura
2012ko urriaren 23a
17:13
Entzun

Gabonetako kanpainarako 600.000 euro bideratu ditu Jaurlaritzak; iaz baino 60.000 euro gutxiago. Bonuak abenduaren 10a eta urtarrilaren 5a bitartean erosi ahal izango dira, eta urtarrilaren 18a bitartean erabili ahal izango dira. Merkataritza guneek, berriz, azaroaren 22a eta abenduaren 5a bitartean bat egin ahal izango dute Jaurlaritzaren programarekin. Bonuek balio dute liburuak edo musika euskarriak eskuratzeko, eta zuzenekoetarako edo bestelako ekitaldietarako txartelak erosteko, besteak beste. Programarekin bat egiten duten guneetan edo ikuskizunetan soilik erabili ahal izango dira bonuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.