'80 egunean'-ek gidoiari eman saria jaso du Italian

2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
ZINEMA.Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako 80 egunean filmak jarraitzen du nazioartean sariak jasotzen.Euskarazko filmari gidoi onenaren saria eman berri diote Leccen (Italia), Europako Zinemaren jaialdian. Sari nagusia Zena sa slomljenim nosem / The woman with a broken nose filmari eman diote (Srdan Koljevic). Aurretik ere nazioarteko sari ugari ditu jasoak filmak, eta joan den ostiralean Poloniako hainbat hiritan estreinatu zuten.

Jahsta Reggae Bandek gaur Donostian joko du

MUSIKA. Zaragozako (Espainia) Jahsta Reggae Band taldeak kontzertua egingo du gaur Donostiako Gazteszena aretoan, 20:30ean, Gaztemaniak! egitarauaren barruan. Gai sozialak jorratzen ditu taldeak kantuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.