'A Christmas Carol' da, Dickensen lanetan, lehenik eta maizenik euskaratutakoa
Ander Arzelus Luzear izan izan zen Charles Dickens euskaratzen lehena, 1931n, A Christmas Carol nobela laburraren itzulpena kaleratu zuelarik atalka El Día egunkarian, Eguarri abestia izenburuarekin. Itzulpen haren edizio komentatua apailatu zuen Inazio Mujika Iraolak, eta EIZIEk argitaratu 2003an (EIZIEren webgunean dago, irakurgai). Geroztik, beste hiru itzulpen izan ditu narrazio berak, Nerea Mujika Arandak, Xabier Mendiguren Bereziartuk eta Iñaki Mendiguren Bereziartuk eginak. Dickensen beste hiru kontakizun daude euskaratuta: David Copperfield (Jose Basterretxea Oskillaso-ren nahiz Iñaki Zubiriren itzulpenean irakurgai), Garai latzak (Javi Cillero Goiriastuenak euskaratua) eta Seinalaezina (Juan Garziak euskaratua). Komikirako euskarazko egokitzapenak ere badira, The Adventures of Oliver Twist-ena kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu