Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eman du aurtengo Anton Abbadia saria, 19:00etatik aurrera Donostian, Diputazioaren egoitzan. Hain zuzen, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen Mintzalaguna programa izan da sariduna. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeberua Euskara zuzendariak hartu dute parte ekitaldian. Euskararen normalizazioaren eta erabileraren aldeko lana aitortzen du Aldundiak.
Joxerra Garzia Garmendia irakasle eta euskaltzalea izan zen azken irabazlea, euskararen normalizazioaren alde publizitatearen edota hedabideen arloetan egindako lanagatik. Aurrekoa, Imanol Urbieta musikaria.
BERRIA Telebistak zuzenean eskaini du gaurko ekitaldia.