Ismael Manterola EHUko irakasle eta Berriako arte kritikariak, epaimahaiburu gisa, azaldu du hiru artisten ezaugarri nagusia zein den: «Hirurak dira oso kritiko bizi diren gizartearen aurrean, eta horregatik —ironia, garrasia edo sinbolismoa erabilita— inguratzen gaituen gizarteari buruz hitz egiten digute».
Bakoitzak 16.666 euro jasoko ditu sari gisa, eta horretaz gain lan sarituak Gure Artea 2006 erakusketa kolektiboan erakusteko aukera izango dute epaimahaiak hautatutako beste 13 artista edo talderenekin batera. Horretaz gain, Gure Artea Ibilataria erakusketa antolatuko du 2007an Jaurlaritzak Lazkoz, Perez Agirregoikoa eta Poyoren lanekin. Lehenik Gasteizko Artium museoan zabalduko dute erakusketa hori eta gero Euskal Herritik kanpoko hainbat gunetara iritsiko da.
Aurten 80 artista edo talde aurkeztu dira lehiaketara, eta horien arteko 16 hautatu ditu epaimahaiak; ondoren, 16 horien atean hautatu ditu hiru irabazleak. Lehen galbahea pasatu zuten 16 artista edo taldeen lanak Gure Artea 2006 erakusketa kolektiboan ikusteko aukera izango da, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, 2007ko urtarrilaren 7a arte.
Kultura
Abigail Lazkozek, Juan Perez Agirregoikoak eta Txuspo Poyok irabazi dituzte aurtengo Gure Artea sariak
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea sariak egungo gizartearen ikuspegi kritikoa ematen duten hiru artistak irabazi dituzte aurten. Abigail Lazkozek (Bilbo, 1972), Juan Perez Agirregoikoak (Donostia, 1963) eta Txuspo Poyok (Altsasu, Nafarroa, 1963). Hiruek lan sarituak Gure Artea 2006 erakusketa kolektiboan erakusteko aukera izanngo dute epaimahaiak hautatutako beste 13 artista edo talderenekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu