AC/DC rock taldeak Bilbon kontzertua emango du ekainaren 28an (astelehena), gaur jakinarazi dutenez. San Mames futbol estadioan joko du. Sarreren kopuru erdia leihatilan salduko dute: hogei mila.
Iaz ere aritu zen AC/DC Euskal Herrian: apirilaren 4an Barakaldon, BECen.
Talde beteranoa da inondik inora, 1973an sortu zutelako Malcolm eta Angus Young eskoziar anaiek, Australian. 1974an atera zuten lehen diskoa: High Voltage. Azkena, 2008an: Black Ice.
musika
AC/DCk Bilbon joko du ekainaren 28an
San Mamesen emango du kontzertua. Iaz BECen aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu