Euskal musikan egindako ibilbidearengatik eskaini zion Donostiako Udalak Adarra saria Ruper Ordorikari apirilean, eta igandean jaso du sortzaileak garaikurra Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik, Viktoria Eugenia Antzokian eginiko ekitaldian. Mugalariak taldearekin batera aritu zen. Horrez gain, Leo Abrahams gitarra jotzailea ere gonbidatu zuten, batera jo zezaten. Amari eskaini zion saria.
Miguel Martin Donostia Kulturako Musika ataleko arduradunak azaldu zuenez, "euskal musika jendarteratzeagatik" aitortu dute, besteak beste, Ordorikaren lana. Iaz jarri zuen abian Adarra saria Donostiako Udalak, eta lehenengo urtean Mikel Laboa saritu zuen.