Afganistan: tragedia baten leihoa izenburua duen liburuaren ingelesezko bertsioa argitaratu du Alen Silva argazkilariak (Durango, 37 urte). Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) argitaletxe batek atera dio lana: Oliver Arts and Open Press-ek.
Bertsio honek sorrerakoak baino argazki gutxiago dauzka, baina munduko hainbat tokitako idazleen-eta idatziak ditu. "Liburuan parte hartu duten idazle asko AEBekin kritiko dira, baina hasiera batean argitaletxe denek zuten asmoa liburua eurek ateratzeko. Testuak leitu orduko, ordea, atzera egiten zuten", adierazi du Silvak.
2005eko irailean eta urrian hark Afganistanen jasotako argazkiak daude bertan; 98 denera. "Hango herritarren errealitatea" jaso nahi izan zuen.
Silva aurretik euskaraz eta gazteleraz aterata dago liburua. Haiek 120na irudi zeuzkaten eta, besteak beste, Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea eta Jon Sistiagaren artikuluak. Atxaga, Martinez de Lezea eta Sistiagaren idatziak ingelesezko bertsioan ere badira.
AEBetan eta Erresuma Batuan salgai jarriko dute aurki, eta Durangoko argazkilariak jakinarazi du bildutako dirua Malalai Joya Afganistango emakumeen eskubideen aldeko ekintzailearen egitasmoetarako erabiliko duela.
argazkilaRITZA
Afganistango begirada, ingelesez ere bai
Alen Silva Durangoko argazkilariak ingelesezko bertsioa atera du, AEBetako argitaletxe batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu