Afrikako margoak bilduko ditu 'Expodistrito' erakusketak Bilbon

Zazpi kultur etxetan banatu dute erakusketa, eta, besteak beste, Owen Masekoren lanak ikusi ahalko dira

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Bilboko Expodistrito erakusketan Afrikako artelanak ikusiahalko dira besteak beste, astelehenetik martxoaren 31 bitartean. Zazpi kultur etxetan banatu dute erakusketa, hala nola San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Bolsa-Ibaiondo etxeetan.

Owen Maseko margolariaren eta Txelu Angoitiaren Zimbabueren eta Kinashasa hiriaren inguruko lanek osatzen dute Afrikaren erakusketa. Horrekin batera, Fernando Ortega eskultura egilearen Otxarkoaga eta Begoña auzoetan oinarritutako obrak ikusi ahal izango dira.

Erakusketa, Monika Aldanaren, Javier Diazen eta Concha Barriusoren lanek osatuko dute. Azken horien argazkiek, eskulturek eta margoek duela urte batzuk Bilboko auzo nagusiek zuten itxura gogoraraziko diete erakusketara joaten direnei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.