Theresa Traore. Zinemagilea

«Afrikarekiko izaten eta ematen den irudiarekin hautsi nahi izan dut»

Miarritze
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Theresa Traore Dahlberg (Stockholm, Suedia, 1984) gazteak, Taxi Sister dokumentala aurkeztu berri du Miarritzeko FIPA Ikus-Entzunezko Festibalean .

Nolaz izan duzu ideiaerreportaia hau egiteko?

Suedian egon naiz eskolan, etanere ikasketetako azken lana da hemen aurkeztu dudana. Inspiratzen zidan gai bat aukeratu nahi izan dut, baina baita Afrikarekiko izaten edo ematen den irudiarekin hautsi ere. Afrika gerrarekin edo txirotasunarekin lotzen den herri bat da betidanik, baina hori baino askoz ere gehiago da. Ezaugarri positiboak azaleratu behar ditugu. Bestela balantza ez da orekatua. Irudi horrekin hautsi nahi izan dut.

Senegalen lagunak ditut, eta haiek aipatu zidaten Taxi Sister-en proiektua. Gobernuak 15 taxi jarri ditu emakumeen eskuetan laguntza ugari emanez. Dakarren (Senegal) dauden ehunka taxilarietatik 15 emakume hauek bakarrak dira. Emakumeak etxetik kanpora lan egitera bultzatzeaxede du Gobernuaren proiektuak. Horrelako zerbait Senegal bezalako herri batean gertatzea handia da, oso garrantzitsua, horrelako proiektuek ez dute-eta iraganik. Erabat berria da.

Nolakoa da Dakarreko emakume taxilarien egunerokoa?

Eguneroko borroka bat bizi dute.Beste taxi gidariengandik sekulako matxismoa dagoela ageri da dokumentalean, eta hori da egunero bizi behar dutena. Familiaren baitatik presioak bizi dituzte, eta inguruaren presio handia bizi dute. Gizonek erabateko boterea duten herri batean emakumeek etxetik kanpo lan egiten dutelarik, imoralak izatea leporatzen diete.

Ba al duzu arrazoi berezirik bultzatu zaituena gai hau lantzera ?

Bai, emakume bezala dokumentala egin nahi izan dut ere, zine mundua biziki matxista delako. Zuzendari handien artean denak dira gizonak; gizonen mundua da. Uste dut mundu guztian, emakumeak maiz lanean bakarrik sentitzen direla. Berdin baloratuak izateko lan gehiago egin behar dugula. Epaituak gara. Beraz hau lantzeko parada sortzen duela uste dut. Edozein lanbidetan dauden emakumeek Taxi Sister-ekin sinpatizatzeko parada izanen dute, eta aldi berean indarra emanen die. Izan ere, zera pentsatzera helduko dira: «berak aurre egiten badio, nik ere bai».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.