Agerre Teatro Argentinan eta Txilen izango da
ANTZERKIA. Agerre Teatro antzerki konpainiak bi hilabete emango ditu Hego Amerikan. Abenduan Argentinan izango da, Rosario hirian antolatu duten Experimenta 12 jaialdian. Urtarrilean, berriz, Txileko Txiloe uhartedira joango da. Ez da Hego Amerikara egiten duen lehen bidaia, urrian Mexikoko bi jaialditan parte hartu baitzuen. Maite Agirrek zuzentzen du konpainia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu