Agin Laburuk lortu du puntuaketa handiena gaur arratsaldean Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketan.
Honako hau izan da sailkapena: 1. Agin Laburu, 699,5 puntu; 2. Jone Uria, 677; 3. Onintza Enbeita, 623; 4. Eneko Abasolo 'Abarkas', 599,5; 5. Eneko Fernandez, 598; 6. Beñat Ugartetxea, 577,5.
Orain arte jokatutako bi kanporaketen ostean, honela dago sailkapena: 1. Agin Laburu, 699,5 puntu; 2. Jone Uria, 677; 3. Jon Martin, 654; 4. Alaia Martin, 653; 5. Nerea Elustondo, 639,5; 6. Odei Barroso, 632; 7. Fredi Paia, 631,5; 8. Onintza Enbeita, 623; 9. Iker Zubeldia, 607,5; 10. Eneko Abasolo 'Abarkas', 599,5; 11. Eneko Fernandez, 598; 12. Beñat Ugartetxea, 577,5.
Nor bere saioan puntu gehien lortzeagatik, Jon Martin eta Agin Laburu sailkatuta daude dagoeneko finalaurekoetarako. Laburuk azaroaren 16an Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.
Hurrengo kanpoareketa urriaren 12an jokatuko da, gaur zortzi, 17:30ean, Hendaiako (Lapurdi) Beltzenia ezker paretan. Sei bertsolari hauek ariko dira: Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia eta Julio Soto.